MEDIA DAY – DOMAGOJ PROLETA

Domagoj Proleta komunikabideen aurrean agertu da Media Day-an, Easycharger Palentzian galdu ondoren eta igandean Basquet Gironaren aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egiteko.

Domok adierazi du Palentziaren aurkako partidaren biharamunean denak “oso izorratuta” zeudela irabazteko moduko partida zelako, partida ona egin baitzuten 30 minutuz. “Partida irabazteko mentalizatuta geunden, azkenean ezin izan zen, eta Gironaren aurkako igandeko partidarako kontzentratuta gaude”. Aurreko eguneko azken laurden txarrari buruz ere hitz egin du, taldeari gertatu zitzaionaren azalpenik aurkitzen ez diola esanez, eta taldeak defentsan lan ona egin zuela argitu du.

Hurrengo aurkaria aztertuta, Domok esan du partida gogorra eta zaila izango dela, Gironak inoiz baino gehiago kendu nahiko baitu emaitza negatiboen bolada hau. “Partida gogorra izango da, entrenatzailea aldatu dutela entzun dut eta gure aurka inoiz baia gogorrago aterako direla gertatzen ari den bolada txarretik ateratzeko. Guk gure jokoan jarri behar dugu arreta”.

Azkenik, lehiaketaren lehen hilabete hauei buruzko balorazio pertsonala egin du. “Banekien liga hau oso fisikoa zela, baina prest nengoen honetarako. Espainian nola jokatzen den gustatzen zait, estilo hau ondo datorrelako nire jokorako”.