MEDIA DAY – KYLE MALLERS ETA AITOR ZUBIZARRETA

Kyle Mallersek eta Aitor Zubizarretak komunikabideen galderak erantzun dituzte gaur eguerdian.

Taldearen bi jokalari onenak izan ziren joan den igandean Lleidaren aurka, baina ez zen nahikoa izan etxean garaipena lortzeko. Biak bat zetozen erantzuteko orduan, non zegoen taldearen hobetu beharreko alderdi bat, “Taldearen maila ona da, nahiz eta egia den azken partidetan ezin izan ditugula 40 minutuak lehiatu” zioen Mallersek.

Amerikarraren lehen denboraldia da Espainian, eta pozik dago Donostian, “Oso pozik nago liga honetan. Niretzat egokitze-aldia izan da partida bakoitza oso lehiakorra izango dela jakitea. Gozatzen ari naiz taldearekin jokatzen eta taldekideekin maila pertsonalean”.

Ostiralean irteera zaila dute Melillara, “talde arriskutsua da, denek saskiratu dezakete, egun bat kanpokoak izan daitezke, beste egun bat barrukoak izan daitezke eta jokalari guztiei adi egon behar dugu. Etxetik kanpo partida gogorra izango da, baina irabaztera joan behar dugu”. Gainera, lagun bati, Gaizka Maizari, egingo dio aurre, “Bai, Gaizkaren aurka jokatzea berezia da. Hainbat urte daramatzat haren kontra jolasten. Lagun onak gara, udan elkarrekin entrenatzen dugu, eta berezia da partidaren aurretik berarekin hitz egiteagatik ere. Baina partida hasten denean, ez duzu horretan arreta jartzen”.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.