MEDIA DAY – MIKEL MOTOS

Gaur goizean Mikel Motosek komunikabideen galderak erantzun ditu.

Taldeak hiru porrot jarraian jaso ditu, eta Motosek komunikabideen aurrean hurenngoa esan du ”ez dugu gustuko astebetean hiru partida galtzea”. Lehenengo galderak Palma eta Huescaren aurka etxetik kanpo jokatutako partidei buruzkoak ziren, “Gu izan ginen egoerak eskatzen zuen mailan egon ez ginenak eta gu ez gaudenean hau gertatzen da”.

Motosentzat Palentziaren aurkako porrotak irakurketa positiboa du, “Igandean, ordea, sentsazio guztiz desberdinak ikusi genituen, batez ere defentsan, erasoan egunak eta egunak daude. Gauza ona da ez genuela saskiraketa asko sartu eta partidan egon ginela eta primeran lehiatu ginela, eta nik uste dut hori behar genuela”.

Igandean, Gironan, beste partida zail bat espero du “Fontajaun jokatzen duten bakoitzean betetzen dute, Marc Gasolen eragina. Iritsi zenetik, gu aurka jokatu ostean, bolada oso ona daramate. Haiek eta gu gauden egoera dela eta, erronka ona da eta aukera ona da geure buruari punch bat emateko. Marc Gasoli buruz galdetuta, Motosek zioen “ilusioa egiten du, nire afizionatu zatia ilusioz beteta dago, baina gero alderdi hori kontrolatu behar da eta subjektiboki eta profesionalki gehiago ikusi eta beste edozein jokalaritzat hartu”.