
31 May MEDIA DAY – MIKEL MOTOS Y MARIO DELAS
Mikel Motos eta Mario Delas komunikabidden aurrean agertu dira gaur goizean Leyma Coruñaren aurkako kanporaketari buruz hitz egiteko.
Motosek taldea ondo dagoela dio eta Coruñan lortutako bi garaipenei buruz hitz egiten du. “Coruñara joan ginen ideiak argi eta presiorik gabe, baina jakinda nolabaiteko partida egin behar genuela irabazteko aukerak izateko”. Taldeak kanporaketa ixteko aukera du eta ostiraleko partida du buruan. “Nabari da jendeak badakiela oraindik ez dugula lan guztia egin. Orain gauzak egokitu behar ditugu, sentsazio fisikoak berreskuratu eta ostiraleko finala jokatu”.
Bestalde, Delasek ostiral honetako topaketa aztertuko du. “Zaila izango da, izan ere, gure aurkako partida irabazi dute hemen, beraz, garaipena lortzeko animoarekin etorriko dira, beraz, ondo prestatzen ari gara partida”.
Azkenik, taldeak konfiantza berreskuratu duela baieztatu du, etxetik kanpo lortutako azken bi garaipenen ostean. “Konfiantza galdu genuen lesio asko izan genituenean. Almansaren aurka galdu genuen eta Oviedoren aurkako partida zaila irabazi genuen hemen, baina orain 12 gaude, etxetik kanpo bi partida zail irabazi ditugu eta konfiantza gehiago dugu”.