MEDIA DAY – MIKEL MOTOS Y ROLANDAS JAKSTAS

Gaur goizean Mikel Motosek eta Rolandas Jakstasek komunikabideekin hitz egin dute Burgosen aurkako neurketari begira taldea nola dagoen azaltzeko.

Motosek izan da lehena, eta hiru garaipen jarraian lortu ondoren dinamika onean daudela kontatu du. “Oraintxe bertan konfiantza daukagu taldean eta dinamika onean gaude. Era berean, jakin badakigu hori egunetik egunera aldatzen dela eta Urrezko LEB liga oso iragarrezina dela”. Taldeak Palentziaren aurka lortutako azken garaipena albiste bikaina izan zen taldearen hobekuntza baieztatzeko, “Palentziaren aurkako partida motibazio bezala hartu behar dugu gauzak hobeto egiten ari garela ikusteko. Bloke gisa sendoagoak izaten ari gara, eta dinamika berarekin jarraitu nahi dugu”.

Donostiarra ez da Burgosekin fio, nahiz eta bolada txar baten ondoren iristen diren. “Burgos bi porrotekin dator jarraian, baina astebeteko geldialdia izan dugu, eta jokalari berriak dituzte eta, gainera, haien etxean jokatzen dugu”.

Bestalde, Jakstasek positibotzat jo du kontratua luzatzea. “Beste talde batzuen hiru eskaintza izan nituen, baina hau aukeratu nuen niretzat eta nire familiarentzat onena dela uste dudalako. Oso ondo sentitzen naiz taldearekin eta entrenatzailearekin”.

Jakstasentzat ligako maila oso altua da “Uste dut aurtengoa Urrezko LEB mailan gogorrenetakoa dela, Andorra, Burgos edo gu bezalako taldeekin. Ligan egin dudan ibilbidean Bilbo eta Betisekoarekin alderatzen dut denboraldi hau”.

Rolandasek gudari talde gisa definitzen du taldea “Iaz talentu handiagoko taldea zen jaurtitzaileen ondorioz, aurten Rauno, Sollazzo edo ni neu bezalako gerlari gehiago ditugu. Partida bakoitza borrokatuz gero, goi-goian egoteko aukera handiak izango ditugu. Batzuetan ez duzu talenturik behar, bihotza baizik”.