MEDIA DAY – XABI OROZ

Gaur goizean Xabi Orozek komunikabideen galderak erantzun ditu, ostiral honetan Ourensen liga hasierari begira.

Guuk Gipuzkoa taldeko kapitainak lehiaketari ekiteko gogoa erakutsi du denboraldi-aurre gogor eta bizi baten ondoren. “Azkenean, lehiatzea gustatzen zaigu. Aurredenboraldi gogor baten ondoren beti daukazu liga hasteko motibazio gehigarri hori”.

Denboraldi-aurreko sentsazio pertsonalei dagokienez, Orozek esan du aurreko denboraldian baino askoz hobeto sentitzen dela. “Eguneroko lana ona izan da. Gainera, maila pertsonalean iaz baino askoz hobeto sentitzen naiz, beraz, pozik nago alde horrekin ere”. Taldekide berriei buruz hauxe zioen, “Gustatzen zait nola lan egiten duten, nolako anbizioa dugun, esperientzia handia dugula, jokalari asko ez direla berriak, ez ligan, ez Donostian. Hasieratik errespontsabilitatea hartu nahi dituzten jokalariak”.

Taldeak Urrezko LEB ligako lehen partida jokatuko du Ourensen, partida batere erraza ez da izango. “Liga honetan partida guztiak dira zailak, etxetik kanpo are gehiago, maila honetan urte askoan jokatu duen talde igo berri baten aurka”.

todos los partidos son difíciles, fuera de casa más todavía, contra un equipo recién ascendido pero que ha jugado muchos años en esta categoría”.