MEDIA DAY – XABI OROZ

Gaur goizean Xabi Oroz prentsaren ohiko egunean agertu da.

Orozek taldea nola dagoen aztertu du. “Urtarrilaren amaieran eta otsailaren hasieran hiru partida izan genituen aste batean; gero, hilabete osoan bakarra jokatu dugu. Dinamika onean goaz, partida guztietan gaude irabazteko aukerekin, eta hala bada, garaipen gehiago lortzea espero dugu”.

Kapitainak balorazio pertsonala egiten du. “Azken partidetan taldeari asko lagundu diodala uste dut. Oso eroso sentitzen ari naiz jokatzen, erabakirik onena ahalik eta azkarren hartzen, saskibaloia horrela ulertzen baitut”.

Azkenik, igandeko aurkaria, Caceres, aztertu du, “Lehen itzulian ikusi genuen taldearen oso desberdina da. Orain puntu gehiago dituzten jokalariak dituzte, orduan garrantzitsua izango da atzean ondo egotea, maila fisiko altuarekin eta errebotea menderatzea”.