MELILLA SPORT CAPITAL – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (20:45)

Acunsa Gipuzkoa Melilla Sport Capital bisitatuko du bihar

Lolo Encinasen Acunsa Gipuzkoa taldeak lehenbailehen itzuli nahi du garaipenaren bidera eta bihar beste aukera bat izango du. “Aste laburra izan da, gaur, osteguna, bidaiatzen ari gara. Motos taldearekin entrenatu ahal izan du eta Melillara doa. Igandeko akatsak azkar zuzentzen saiatu gara. Entrenamendu gutxi izan ditugu, baina ondo iritsi gara”. Partidetan izaten duten gora beherei buruz ere hitz egin du, “Minutu txarrak jaitsi egin behar ditugu. Une txar horiek sendoagoak izaten saiatu behar dugu, partida 3-4 minututan ez joateko. Ea lortzen dugun”.

Aurrean Melilla Sport Capital izango du, 6 garaipen eta 5 porrotekin. Lolok honela aztertzen zuen aurkaria: «Saskiratzaile asko dituen taldea da, puntuak sar ditzakeen jokalari asko. Boladaka jokatzen dute pixka bat, beraz, bolada hori gelditu behar da, edozein unetan sortzeko gai den jendea dute, eta sistema ezberdin samarrak erabiltzen dituzte”. Hainbat jokalari ere nabarmendu ditu, “esperientzia handia dute ligan, bi antolatzaileak, Maiza gaztea da, baina denbora darama ligan eta Chapela. Rakocevic eta Llorca, ligan sendotasun handia ematen dutenak eta gero barrutik Gorgemans eta Barro, lan ona egiten dutenak”.