MELILLA SPORT CAPITAL – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (71-79)

Acunsa Gipuzkoak denboraldiko seigarren garaipena lortu du etxetik kanpo

Melillan, Simonsen hiru hirukorekin hasten zen partida, 0-9 (1. min). Melillak gelditzen zuen partida Acunsa Gipuzkoaren erasoa geldiarazteko. Hutsartearen ondoren, Melillak 8 puntu jarraian sartzen zituen eta aldea puntu batera uzten zuten, 8-9 (5. min). Berriro ere Acunsa Gipuzkoak bi hiruko gehiago sartzen zituen markagailuan 7 puntuko abantaila berriro jartzeko, 8-15 (7 min). Laurdenaren azken txanpan, Acunsa Gipuzkoarentzat Zubizarretak lau puntu lortzen zituen eta Melillaren saski batek, markagailua 14-22 uzten zuten.

Acunsa Gipuzkoa bigarren laurdenean entxufatuta ateratzen zen berriro, eta Zubizarretaren saskiratze batekin eta Mallers-en hiruko batekin abantaila handitzen zuen, 14-27 (12. min). Acunsa Gipuzkoak eroso mantentzen zuen markagailuan abantaila Proleta eta Zubizarretaren puntuei esker, 19-33 (14. min). Acunsa geldiezina zen hiruko marratik 15 minututan 8 sartzen eta diferentzia handitzen zuen, 17 puntura, 23-40 (16. min). Melillaren 5-0 partziala laurdenaren azken txanpan, 10 puntura jaisten zuen aldea, 33-43 (19. min) abantailara jaisten zuen. Saski trukea azken uneetan markagailua atsedenaldian 37-48 uzten zuten.

Hirugarren laurdena etxekoen hirukoarekin hasten zen, diferentzia 7 puntutan jartzen, 40-48 (21. min). Acunsa Gipuzkoak Steinarsson, Delas eta Bartonen puntuekin 12 gora mantentzen zen, 44-56 (23. min). Mellillak 3 puntuko distantzia besterik ez zuen uzten, elkarren segidako bi hirukoitzen atzetik hirugarren laurdenean neurtuta, 55-58 (26 min). Laurdenaren bigarren zatian, bi taldeek puntuak etengabe trukatzen zituzten, eta Acunsak 6 puntuko abantaila zuen, 59-68 (29. min). Melillaren ondoz ondoko lau puntuk markagailua laurdenaren amaieran 63-65 uzten zuten.

Azken laurdena Proletaren hirukoarekin eta Mallersen saskiarekin hasten zen, 63-70 (31. min). Melillak ez zuen saskiratzen, eta Acunsak 12 puntutan jartzen zuen aldea, 63-75 (33. min). Bi taldeek zenbait minutuz idatzi gabe egon ondoren, Melillak 10 puntutik jaisten zuen aldea 66-75 (37. min). Sei puntuko abantaila zuen Acunsak, amaieratik minutu batera, 71-77 etxekoen arreoiaren ondoren. Simonsek, ekipoak presio ona egin ondoren, amaieratik 30 segundora idazten zuen. Partida 71-79 amaitzen zen.