MIKEL, GIPUZKOA BASKETENTZAKO FITXAJE BIKAINA

Mikel Leonet, saskibaloi zale amorratua eta Donostia Arenako harmailetan maiz izaten dena, Gureak eta Atzegik sustatutako Pauso Berriak programaren barne, Gipuzkoa Basketen bere praktikak hasi ditu gaur, maiatzaren 15ean, programaren prestakuntza fasea amaitu ondoren.

Tolosako gazteak bere lankide berriak ezagutu ditu klubeko bulegoetan eta Delteco GBC-ko jokalariak eta teknikariak beso zabalekin harrera egin diote Donostia Arenako instalazioetan gaur arratsaldean.

Mikelek motibazio handiz aurre egiten dio hainbeste gustatzen zaion saskibaloi munduaren barruan aurkeztu zaion aukera honi. Gipuzkoa Basketen proiektuaren parte izateko gogo handiekin, taldeari lagundu eta lan administratiboa egingo du klubean.

Pauso Berriak ekimen bizi eta gogotsua da. Bere xedea adimen desgaitasuna duten pertsonak euren garapen pertsonal eta soziala ahalbidetuko duten lanpostuetan txertatzea da. Hala, ageriko eredu positibo eta sozialki eraldatzaileak sortzeko eta merkatu arruntean lanbideratze osoa lortzeko. Programa 2010 urtean jaio zen eta Atzegik eta Gureakek kudeatzen dute elkarrekin.

Honekin, Gipuzkoa Basketek bere proiektu soziala zabaltzen du, gaitasun desberdinak dituzten pertsonei bere ateak irekitzen, Gipuzkoako gizartearen arlo guztietara gehiago hurbiltzen eta inplikatzen.

“https://youtu.be/1vVMjhG0igk”

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude