MIQUEL SALVÓ 4 DENBORALDIETARAKO DATOR GBCRA

Miquel Salvó (1994) Gipuzkoa Basketen koloreak jantziko ditu hurrengo lau denboraldietan 2+2 kontratu batekin.

2.05ko altuerarekin, Vilanova i la Geltrúkoa jokalari balio anitzak ditu eta hegaleko edo hegal-pibot bezala jokatu dezake. Unión Financiera Baloncesto Oviedotik dator, eta talde honekin Urrezko LEB ligara jauzia eman zuen joan den denboraldian.

Oviedoko taldearekin, Salvók denboraldi paregabea egin zuen 8.7 puntu eta 4.6 errebote egin zituen Fase Erregularreko partidu bakoitzeko batezbestekoekin. Kataluniarra Printzesaren Kopako MVP-a izan zen, bere taldeak historian lortzen zuen lehenengo kopa.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude