MORABANC ANDORRA – GUUK GIPUZKOA (21:00)

Gaur goizean Lolo Encinasek komunikabideekin hitz egin du taldeak bihar Andorran jokatuko duen norgehiagoka aztertzeko.

Encinasek badaki zaila dela Andorrakoa bezalako pabiloi batean jokatzea. “Badakigu igoera zuzenerako faboritoa den talde baten aurka jokatzen dugula. Baina erronka polita dugu, uste dut azken asteetan ibili garen bidean ondo gaudela. Ea etxetik kanpo maila igo dezakegun”.

Aurrean Morabanc Andorra izango du, sailkapeneko bigarren postuan dagoena hamalau garaipen eta bi porrotekin. “Beraien plantilla oso ondo egina dago eta uste dut talde onena dela igotzeko. Barne-joko ona dute, tiratzaileak, blokeo zuzena, eta fisiko handia dute”. Lolok topaketaren gakoaz hitz egin du. “Defentsako maila funtsezkoa izango da han, baita erasoan baloia azkarrago mugitzea ere. Hainbeste fisiko izanez, poliki jokatzen badugu ez dugu zereginik izango, orduan baloiaren atzetik joan daitezen saiatu behar dugu”.

Norgehiagoka hirok espezialistek ere jokatuko dute. Justin Jaworski eta Gipuzkoa Basketeko zaleentzat ezaguna den Johnny Dee izango dira aurrez aurre. “Bi jaurtitzaile bikain dira. Nire ustez, lehia polita izango da, biak tiratzaile bikainak direlako eta une batzuetan euren burua defendatuko dutelako”.