MORABANC ANDORRA – GUUK GIPUZKOA (72-67)

Andorran hasten zen partida bi hirukorekin, bat talde bakoitzarentzat, 3-3. Saskiratze gutxi partidaren hasieran, Guuk Gipuzkoa aurretik, 3-5 (5. min). Gipuzkoarrek lehen abantaila hartzen zuten markagailuan Carlson, Oroz eta Sollazzoren puntuei esker, 9-18 (7. min). Laurdenaren azken txanpan Guuk Gipuzkoaren puntuak jaurtiketa libretik iritsi ziren eta laurdena 10 puntuko abantailarekin bukatzen zen, 15-25.

Bigarren laurdena Sollazzoren saskiraketarekin hasten zen eta abantaila 12 puntukoa zen, 15-27 (11. min). Andorrak bigarren laurdenaren hasieran jaurtiketa libreetatik bakarrik saskiratzen zuen, 20-29 (13. min). Hiru minututan talde batek ere ez zuen saskiratzerik lortzen eta Jaworskik 6,75etik lehortea hausten zuen, 20-32 (16. min). Andorraren 7-0ko partziala laurdenaren azken txanpan, 5 puntura hurbiltzen zuen, 27-32 (18. min). Orozek hiruko batekin lortu zuen markagailua iraultzea, 26-35. Andorrak Guuk Gipuzkoaren bonusa baliatzen zuen jaurtiketa librearen ostean markagailuko aldea murrizten jarraitzeko, 30-35 (19. min). Berriz ere Oroz zen hiruko jaurtiketatik saskiratzen zuena, baina Andorrak beste batekin erantzuten zuen laurdena ixteko, 35-38.

Aldageletatik bueltan Andorra lehen aldiz jartzen zen aurretik 5 puntu jarraian lortuz, 40-38 (21. min). Guuk Gipuzkoaren erantzuna 7 puntu jarraian ziren markagailuan lidertza berreskuratzeko, 40-45 (23. min). Partida erotu egiten zen eta Jaworskik ordua markatzen zuen, 10 puntu sartzen zituen laurdenaren lehen 4 minutuetan, 45-50 (24. min). Andorrak 8-0ko partzialarekin erantzuten zuen, berriro aurretik jartzeko, 53-50 (28. min). Hiru puntuko abantailarekin bukatzen zen hirugarren laurdena, 53-50.

Azken laurdena Anderren hiruko batekin hasten zen, 53-53. Andorrak 4 puntuko aldea hartzen zuen eta Guuk Gipuzkoa markagailuan gertu egoten zen une oro, 62-61 (34. min). Etxekoak aurretik ziren une oro, nahiz eta Guuk Gipuzkoak ahalegin handiak egiten zituen. Neurketa bikaina izan arren, Andorra garaipena lortzen zuen, 72-67.