MOVISTAR ESTUDIANTES – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (12:30)

Acunsa Gipuzkoak Movistar Estudiantesen aurka jokatuko du igande honetan Wizinken

Acunsa Gipuzkoak Wizink Center bisitatuko du igande honetan, joan den astean garaipen bat eta porrot bat lortu ostean “Astearen hasieran gogaituta geunden, Melillako partidak min egin zigun Granadako partidutik oso pozik gentozelako, baina orain Madrilen Estudiantesen aurka partida ona egin nahi dugu”.

Taldeak ez du aste lasaia izan, Lolok zioen bezala, “Berazak ez du partida jokatuko, igandeko partidan orkatilan min hartu ondoren. Eta Simons gaur nola dagoen ikustera goaz susto bat izan zuelako, astearteko entrenamenduan orkatila pixka bat bihurritu zuelako, orain entrenamenduan probatuko dugu”.

Euren aurrean Movistar Estudiantes egongo da, aste gorabeheratsua bizi izan duena. Astelehenean galdu zuen Leyma Coruñaren etxean, eta atzo jakin zen Estudiantesen entrenatzailea kargutik kendu zutela, “Estudiantes faboritoa da, orain Granadak bere esku dauka, baina Estudiantesek ligako plantilla hoberena du. Aste honetan entrenatzaile aldaketa izan dute eta ikusiko dugu Epi nola sartzen den, ea zer ukitzen duen iganderako. Haientzat egoera ez da egokiena izango, eta guk gure lana egin behar dugu”.

5 partida geratzen dira aurretik liga amaitzeko eta Lolok argi utzi du bere taldeari eskatzen diona “geratzen diren 5 partidak ondo jokatzea da helburua. Beti dago sorpresa ematen duen eta amaieran sartzen den talde bat, eta beste talde bat erori egiten dena; guk sorpresa ona ematen duen taldea izan nahi dugu”.