MOVISTAR ESTUDIANTES – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (21:15)

Acunsa Gipuzkoa Basketek aurre egingo dio bihar Movistar Estudiantesi

Atsekabetzeko astirik gabe, Acunsa Gipuzkoa Basket Madrilera joango da bihar Movistar Estudiantes taldeari aurre egiteko. Marcelo Nicola-renak denbora gutxi izan dute partida prestatzeko, eta porrotaren ondoren landu beharreko alderdirik garrantzitsuenari buruz galdetuta ea psikologikoak edo taktikoak diren, hau esaten zuen: “biekin aurrera egin behar dugu, lan egin, egunero hobetu, eta argi dago gauza asko daudela hobetzeko. Buruz eta taktikoki hobeak izan behar dugu”. Taldearen egoerari dagokionez, hau esaten zuen: “uste dut taldeak ikusi duela partida txarra egin dugula, onartu egin duela eta erreakzio bat eman duela, baina erreakzioa asteazkenean eman behar dugu zelaian, partidan, hasieratik Estudiantesen aurka eta amaieraraino lehiatuz”.

Movistar Estudiantes izango da aurrean. Joan den asteburuan Real Madrilen aurka erori ziren. Javier Zamorak hiru gizon garrantzitsu erasoan ditu, Gentile, Avramovich eta Roberson, eta haiei buruz Nicolak esaten zuen: “Puntu asko dituzte eskuetan eta erraz saskiratzeko gai dira, baina beste jokalari batzuk ere baditu, beste gauza askoren gaitasuna dutenak. Konfiantza duen taldea da eta aurkari arriskutsua”.