MOVISTAR ESTUDIANTES – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (80-61)

Acunsa Gipuzkoa Basket taldeari garipena ihes egiten dio.

Madrilen, Echeniqueren saskiratzearekin hasten zen partida. Movistar Estudiantes taldeak hiruko batekin erantzuten zuen. Berriz saskiratzen zuen Echenique 6,75etik. 5 puntuko abantaila Acunsa Gipuzkoa Basketentzat, partidaren hasieran. Lokalak batera hurbiltzen ziren. Markagailuan abantaila berreskuratzen zuten Nicolakoak Echenique eta Magarityren saskiekin. Acunsa GBCrentzako 9 puntuko abantaila, Tomàsen hirukoari esker. Extekoen elkarren segidako bi saskirekin, 13-18 geratzen zen markagailua laurdenaren amaieran.

Bigarren laurdena Estudiantesen jaurtiketa libreekin hasten zen. Hiruko batekin markagailua berdintzen zuen Estudiantes 18ra. Beste bi gehi bat zituen Radonic-ek Acunsa GBC berriro aurretik jartzeko. Zehaztasunik gabeko uneak bi taldeen erasoetan. Acunsa GBCren 0-7ko partzial batek 7 gora jarri zuen. Lokalek markagailuan hurbiltzen saiatzen ziren berriro, Okouok bi gehi bat saskiratzen zuen. Estudiantesen azken posesioan saski batek markagailua, 27-30 uzten zuen.

Taldeak aldageletatik bueltan ziren eta Estudiantes saskirazten zuen puntu batera hurbiltzeko. Radoncic jaurtiketa libre bat lortzen zuen. Hurrengo jokaldian, Estudiantes taldeak 31 puntura berdintzen zuen partida. Tomàsen hiruko batek eta Francisen saskiratze batek 5 gora jartzen zuten berriro Acunsa GBC. 7-0ko partziala Estudiantesentzat bi gora jartzen zuen taldea. Berdintasuna markagailuan hurrengo minutuetan. 6 puntuko abantaila lokalentzat, laurdenaren amaieratik bi minutu baino gutxiagora. Spanek Acunsa GBCrentzat saskiratzen zuen laurdenaren azken segundoetan, eta markagailua 56-49 geratzen zen.

Azken laurdena hasten zen, eta Radoncic zen lehena saskiratzen. 9 gora jartzen zen Estudiantes hiruko batekin. Erasoan nagusitzen ziren etxekoak eta abantaila handitzen jarraitzen zuen. Ez zegoen ondo erasoan Acunsa Gipuzkoa Basket taldea azken laurdenean, eta horrek 17 puntuko errenta izateko balio zion Estudiantesi. Francisek eta Faggianok saskiratzen zuten Acunsarentzat, baina Estudiantes eroso zegoen partidan. Bukaeran markagailua 80-61 geratzen zen.