Gaur goizean ezagutarazi du Gipuzkoa Basketek bigarren itzulian martxan jarriko duen proiektua: GBZale
GBZale proiektuaren helburua da belaunaldi berriei taldean lan egitearen baloreak transmititzea. Gazteen artean fruitua emango duen hazia erein nahi dugu, taldean aritzeko gaitasunek gero eta leku handiagoa izango duten etorkizunari aurre egin diezaioten.
Horretarako, Delteco GBCko jokalariak ekimen honetan izena ematen duten ikastetxeetara joango dira ondoko baloreak lantzeko asmoz: taldean lan egitea, esfortzua eta aurkariekiko errespetua. Horrez gain, ikasleak partida bat zuzenean ikusteko aukera izango dute eta partida horretan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute antolatutako lehiaketan parte hartuz. Lehiaketan ondokoak baloratuko dira: aste horretan jokalariekin landutako baloreak transmititzen dituzten leloak, pankartak edo bideoak.
Proiektuaren aurkezpenean parte hartu dutenak ondokoak dira: Nekane Arzallus, Gipuzkoa Basketeko lehendakaria; David León, klubeko Marketing zuzendaria; Ane Alberdi, Bostnan Comunicación Estratégicakoa, eta Patricia Ayala, irakaslea Irungo El Pilar ikastetxean, ekimen honetan parte hartuko duen lehen zentroetako bat.
Guztiek azpimarratu dute GBZale proiektuaren garrantzia, taldean lan egitearen balorea eta horren inguruko kontzeptu guztiak txikienei hurbilduko dizkielako, kirol-erreferente diren Delteco GBCko jokalarien bitartez, eta era aktiboan praktikan jartzen lagunduko dielako.
GBZale ekimena Gipuzkoa osoko 2. DBHko ikasleei zuzenduta dago, eta parte hartu nahi duten zentroek ondoko loturan dagoen formularioa betez parte har dezakete:
“GBZale” link=”https://www.gipuzkoabasket.com/gbzale/”
0 iruzkinak