OSASUN PARTEA – XABI BERAZA

Xabi Beraza, Acunsa Gipuzkoa Basketeko jokalaria, osasun arazoengatik baja izango da . Oraingoz, kirol jarduera bertan behera utzi beharko du osasun tratamendua aurrera eramateko eta bere itzulerako ez da eperik aurreikusiko. Bitartean, taldetik gertu egongo da laguntza eta bultzada eskaintzeko.

Xabik mezu bat bidali izan nahi du, “Bakarrik esan, ondo sentitzen naizela eta batzuetan gauzak datozen moduan hartu behar direla. Osasunak lehentasuna dauka beti eta kasu honetan ez da gutxiago izango. Denbora honetan zehar, taldea beste era batera laguntzea tokatu zait eta zuekin guztiekin batera ziur nago gogoz animatuko ditugu ahalik eta garaipen gehien lortzera!”.

Aurrera Xabier!!

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude