Pere Tomàs gaur aurkeztu da RAC Vasco Navarroren Donostiako egoitzan. Mallorcako hegala oso pozik dagoela dio Gipuzkoa Basketen egoteaz, eta eskertzen du klubak bertan jarri duen konfiantza. Taldean duen zereginari dagokionez, hauxe zioen: “Batu egin beharko dut, ahal dudan guztian lagundu, ligan dudan esperientzia, baliagarria izan daiteke berriak direnentzat, garrantzitsuena blokea da, taldea. Talde gisa funtzionatzen badugu, gero gauzak banaka ateratzen dira, esperientziaz dakit”.
Taldeak bizi duen aurredenboraldia atipikoari dagokionez, honako hau zioen: “hiru jokalari falta dira, baina entrenatzaileak nahi duen joko-estiloa ahalik eta azkarren hartzen saiatzen gara, berriak iristen direnean haientzat errazagoa izan dadin. Hasteko gogoz nago”.
Atzo ezagutu zen Ligako egutegia, eta, horri dagokionez honela zioen: “azkenean egutegi bat da, denon aurka jokatu behar dugu, lehenago edo beranduago denon aurka jokatzea tokatuko zaigu”.
Henk Norelek edo Dani Pérezek eman ahal izan dizkioten hiriari eta klubari buruzko erreferentzien buruz, “hiriari buruz hitz egin didate, askotan egon nintzen, baina ez nuen bisitatzeko astirik izan. Oso ondo hitz egin didate klubaz, oso familiarra baita eta oso ondo tratatzen zaituzte, eta iritsi nintzenetik horrela da”.
0 iruzkin