Gaur eguerdian Aegir Steinarsson aurkeztu da Oiartzungo Hyundai Oarso Car-en instalazioetan, Acunsa Gipuzkoako zuzendari nagusiarekin, Ibon Muñoz eta Koldo Biurrunekin, kontzesionarioko zuzendari komertzialarekin batera.
Steinarssonek Donostia ezagutzen zuen eskaintza iritsi zitzaionean: “Hiria duela urte batzuk bisitatu nuen, eta beti ikusi izan dut hiri aproposa nire familiarekin bizitzeko. Nire karreran nagoen puntuan oso pozik nago taldean sartzeko aukera izateaz. Potentziala duen taldea daukagu”.
Acunsa Gipuzkoak aurredenboraldiko lehen partida jokatu zuen joan den larunbatean, “Konexioaren bila gabiltza. Gure artean eta entrenatzaileak eskatzen digunera egokitu behar gara. Denboraldiaurreko partidetan eta entrenamenduak eginez, hazten joango gara. Larunbatean ikusi ahal izan genuen bezala, hobetzeko asko dugu oraindik, eta egunero hobetzen joango gara”.
Acunsaren gidari bezala ikusten den galdetzearakoan argi dauka, “Jakina. Konfiantza handia dut nire ibilbidean. Oso liga lehiakorra da, eta goi-goian egoteagatik lehiatzeko prest egongo gara”.
Zubizarretarekin partekatuko du taldearen zuzendaritza, lehendik ere ezagutzen ziren: “Pertsona handia da. Aurreko urteetan aurka jokatu genuen. Egunerokoan oso dibertigarria eta alaia da, eta oso lehiakorra. Oldarkor jokatzen du, eta uste dut biok taldeari presioa egin diezaiokegula. Ondo jokatu dezakegu elkarrekin”.
0 iruzkin