Gaur arratsaldean, ostiralean Lleidan hasiko den 2023 – 2024 denboraldiaren aurkezpen instituzionala egin da.
Aurkezpenean Goizane Álvarez Kiroletako Foru Diputatuak, Iñaki Gabarain Donostiako Udaleko Kirol Zinegotziak eta Ignacio Núñez klubeko presidenteak parte hartu dute.
Gipuzkoa Basketek denboraldiari aurre egiteko duen ilusioa eta gogoa azpimarratu dute hirurek. Horren adibide bat klubak aurkeztutako abonatuen kanpaina da, hizlari ezberdinek balioztatu dutena.
Aurkezpenean, lehen taldea eta Gipuzkoa Basketen harrobia osatzen duten gainerako taldeak ere aurkeztu dira.
0 iruzkin