MARIO DELASEN AURKEZPENA

Gaur goizean, Mario Delas aurkeztu da Domino’s Pizzan, Vicente Mozo kontseilariarekin batera.

Delas aurre-denboraldia egiten ari zen Bilbao Basketekin Acunsa Gipuzkoara iritsi baino lehen “Bilbon nengoen. Oraindik ez nekien non jokatuko nuen, eta orduan nire agenteak deitu eta Gipuzkoa Basketen eskaintza kontatu zidan eta baietz esan nuen. Etxera itzuli nintzen (Kroazia) nire gauzak jasotzeko eta oraingoan Donostiara itzultzeko”.

Talde berritu batera iritsi da, “Beti da zaila jokalari guztiak eta staff berriak izatea; guztion artean ezagutu behar dugu, baina uste dut norabide onean goazela. Esperientzia handiko jokalariak ditugu, esperientzia ez duten beste batzuk, baina talde gisa elkarrekin hazi behar dugu”.

Espainian Obradoirorekin ACBn parte hartu zuen baina ondo ezagutzen du Espainiako la egiteko modua “Obradoiron jokatu dut Espainian, baina aurredenboraldiak egin ditut Baskoniarekin, Andorrarekin eta Bilborekin. Uste dut denak antzekoak direla, erasoko eta defentsako arauak antzekoak dira eta ez dira berriak niretzat; beraz, eroso sentitzen naiz sistemarekin”.

Denboraldiko helburuak argi ditu: “Ahalik eta partidarik gehienak irabaztea denboraldia ondo bukatzeko. Ez dakit non bukatuko dugun, baina ahalik eta altuena izaten saiatuko gara. Eta pertsonalki, taldeak irabazten badu, jokalariek ondo egin dugula esan nahi du. Taldea hazi ahala hazi nahi dut”.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude