AURREKOA | GUUK GIPUZKOA – ALIMERKA OVIEDO (18:00)

Gaur goizean Lolo Encinasek komunikabideekin hitz egin du igandean etxean jokatuko duten partida aztertzeko.

Encinasek taldea nola dagoen azaldu du, liga erregularrean geratzen diren azken 3 neurketei begira. “Taldea ondo dago, badakigu partida txarra egin genuela Almansan. Igandean irabazi behar dugu, playoffetik oso gertu egotea suposatuko lukeena eta horretarako saskibaloian ondo jokatu behar dugu”.

Aurrean Alimerka Oviedo izango du, sailkapeneko hamabosgarren postuan, 9 garaipen eta 22 porrotekin dagoena. “Arteagaren baja garrantzitsua da haientzat. Orain 3 pibot dituzte, Marti, Domenech eta Brown oso dinamikoak direnak, askoz azkarrago jokatzen dute, eta Crouch bezalako saskiratzaile bat dute, gelditu egin beharko duguna”. Lolok topaketaren gakoen berri eman du. “Oso garrantzitsua izango da gure komunikazioa pistan, eta ez diezagutela punturik sartu kontraerasora”.

Azkenik, bajen parteak berdina izaten jarraitzen duela berretsi du. “Mikel Motosekin jarraituko dugu kanpoan, Mike Carlson bezala”.

 

e el parte de bajas sigue siendo el mismo. “Seguimos con Mikel Motos fuera, al igual que Mike Carlson, que tampoco va a estar”

“https://youtu.be/Ox6F_FyH_Zs”

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude