Gaur goizean Lolo Encinasek komunikabideekin hitz egin du taldeak bihar Angulas Aguinaga Arenan Morabanc Andorraren aurka jokatuko duen partida aztertzeko.
Liga erregularreko azken partidara ezer jokoan izan gabe iritsiko dira, aurreko jardunaldian HLA Alacanten aurka playoffetarako sailkapena lortu ondoren, baina garaipen batekin amaitzeko gogoz. “Playoffetarako txartela lortu genuen, eta uste dut, gainera, ia playoffetako partida zela, bi taldeok hori genuelako jokoan. Mutilek ahalegin handia egin zuten eta atera genuen, gainera tarteka saskibaloian oso ondo jokatuz”.
Aurrean Morabanc Andorra izango du, azken aurreko jardunaldian ligako txapeldun izan zena. ¡Orain esan dezakegu bihar ACBko talde baten aurka jokatuko dugula merezi dutelako, denboraldi aparta egin dutelako. ACBko jende asko dute, eta asko hitz egiten du jokalarien mailaz. Guretzat proba gogorra izango da eta bihar ondo bagaude gero Coruñarako balioko digula, playoffetan gutxi entrenatzen baita”. Bere jokalaririk aipagarrienen artean Johnny Dee Gipuzkoa Basketeko jokalari ohia dago, Urrezko LEB mailako jaurtitzaile onenetakoa.
Azkenik, Mikel Motos deialdian berragertzetik gero eta gertuago dagoela baieztatu du eta Mike Carlsonek baja izaten jarraituko du.
“https://youtu.be/SUw2CawpMhs”
0 iruzkin