Bihar, hilak 9, 20:15ean, Inveready Gipuzkoak ligako zazpigarren jardunaldia jokatuko du Coliseumean, San Pablo Burgosen aurka.
Gaur goizean Mikel Odriozola entrenatzaileak agerraldia egin du. Halaber, nabarmendu du: “Duela hilabete baino dezente hobeto gaude, baina sendotasuna bilatu behar dugu”.
Gainera, Mikel Odriozolak adierazi du, hainbat taldetan lesioak egon arren, horiek indargune bihurtu daitezkela, eta taldeak borrokan jarraitu beharko duela, larunbateko partida erronka handia izango delako.
0 iruzkin