PARTIDAREN AURRETIK 17. JARDUNALDIA | Angulas Aguinaga Arena vs. Liderra

Partida ikusgarria izango dugu ostiralean 21:00etan Angulas Aguinaga Arenan. Movistar Estudiantesek, Urrezko LEB Ligako liderrak, bisitatuko gaitu ligako 17. jardunaldian.

Pedro Riverok entrenatutako taldeak San Pablo Burgos garaitu zuen duela bi jardunaldi eta azken aste honetan Ourenseri 97-56 irabazi ondoren lidergoa eskuratu du. Madrildarrek azken zazpi partidetatik sei irabazi dituzte eta oraindik ez dute etxetik kanpo porrota ezagutu.

Talde madrildarrak jokalari bikainak ditu, Gipuzkoa Basket ohiak, Alex Murphy eta Johnny Dee kasu. Alec Wintering antolatzailea taldearen garuna da. Batez bestekoa, 10 puntu eta 4 asistentzia neurketa bakoitzeko. Barrutik, Larsen eta Nzosa zonaldea menderatzen duten pibotak dira.

Mikel Odriozolak, norgehiagokaren aurreko prentsaurrekoan, aurkariari buruz honakoa adierazi du: “Pedro Riveroren taldeen ezaugarria da beti oso ondo lehiatzen direla, eta orain maila bikainean ari dira lehiatzen. Oso zaila da talentu handia duten, ondo jokatzen ari diren eta oso une onean dauden horrelako taldeen aurka jokatzea “.

Taldearen egoerari buruz Odriozolak azpimarratu duenez, “Mutilak ilusioz gainezka daude, partida honetan pentsatzen ari gara, ateratzeko ilusioarekin. Badakigu liderra datorrela eta etxean partida ateratzeko gogoa dugu”.

Saskibaloi giro bikaina espero da Angulas Aguinaga Arenan. Aste honetan abiatu dugu denboraldi erdirako abonatuen kanpaina, 100 euroko prezioan. 3+1 formulak jarraituko du, hau da, 100 euroren truke 4 abonu emango dira.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude