PARTIDAREN AURRETIK 24. JARDUNALDIA | Asteartean partida liderraren etxean

Leyma Coruña liderraren aurkako partida jokatuko du Gipuzkoa Basketek asteartean. Amics Castelloren aurka etxean irabazi ondoren Galiziara joango da Estudiantesi irabaztetik datorren talde onenaren aurka jokatzeko.

Leyma Coruña denboraldi bikaina egiten ari da 19 garaipen eta 4 porroteko balantzearekin. Diego Epifaniok entrenatutako taldean Yunio Barruetaren mailako jokalariak nabarmentzen dira, 15 puntu eta %44 hiruko jaurtiketetan. Barrutik, Burjanadze eta Huskic bezalako Gipuzkoa Basketeko jokalari ohiak dira erreferentzia.

Partidaren atarian, Mikel Odriozolak azpimarratu du: “Badakigu oso partida ona egin beharko dugula irabazteko. Ikusiko dugu maila altuan jokatzeko eta Coruñatik garaipenarekin bueltatzeko gai garen”.

Era berean, Odriozolak aurkariari buruz zera adierazi du: “Hamabi garaipen jarraian daramatzate. Bigarren sailkatuari 20 puntutik gora irabazi berri diote. Badakigu ACBko helburua oso gertu ikusten dutela baina badakite horrelako partidetan ezin dutela huts egin”.

Taldeak Coruñara bidaiatuko du erronka zaila izango dela jakinda, baina garaipena posible dela sinetsita.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude