PARTIDAREN AURRETIK 26. JARDUNALDIA | Jarrai dezala festak, jarrai dezala ilusioak

Guuk Gipuzkoa Basketek Coliseuma bisitatuko du larunbat honetan, 20:00etan, sailkapeneko bigarren postuan dagoen San Pablo Burgosen aurka jokatzeko. 18 garaipen eta 7 porroteko balantzea daukate lokalek (Guuk Gipuzkoa bezala).

Lolo Encinas donostiarrak entrenatutako taldea faboritoetako bat da denboraldi amaieran igoera lortzeko. Bere plantillan Miha Lapornik eskolta nabarmentzen da 13 punturekin eta 15 puntuko balorazioarekin partidako. Barrutik, erreferentzia Fisher da, pibot armeniarrak 10 puntu eta 6 errebote lortu ditu batez beste. Azken asteetan Edin Atic eta Dusan Ristic batu dira taldera.

Mikel Odriozolak partidaren aurreko prentsaurrekoan adierazi duenez, “asko saskiratzeko aukera ematen dien erritmo altua jartzen duten taldea da. Jaurtitzaile asko dituzte, esperientziadun jendea eta gazte ausartak. Oso zaila izango da”.

Taldearen dinamika onari buruz azpimarratu nahi izan du “denboraldi osoa jokalari batzuekin izaten ari ginen minutuekin mantentzea oso zaila zen. Orain, minutuak hobeto banatu ditzakegu eta hori gauza positiboa da guztiontzat”.

Partida oso zaila taldearentzat. Taldeak Burgosera bidaiatuko du Coliseumari eraso egiteko asmoz, horrela zaleei ilusioa pizten jarraitu ahal izateko denboraldiaren azken txanpan. GOAZEN GUUK GIPUZKOA!

 

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude