Denboraldia etxetik kanpo eta Angulas Aguinaga Arenan hasi ondoren eta 1-1eko balantzearekin, igandean 12:00etan taldeak Oviedon jokatuko du LEB Oro ligako hirugarren jardunaldia.
Denboraldia hasi ondoren, taldeak Oviedora bidaiatuko du Tizonaren aurkako azken neurketari jarraipena emateko helburuarekin. Lleidan porrotarekin hasi ondoren, taldeak etxean garaipena lortu zuen zaleen aurrean 76-74 Grupo Ureta Tizona Burgosi irabazi ostean. Helburua irabazten jarraitzea da, baina batez ere taldeari falta zaizkion sentsazioak hartzea % 100ean dagoela esan ahal izateko. “Jokoa ez dago mailarik onenean, ezta maila optimotik gertu ere”, dio Mikel Odriozolak.
Aurkariari dagokionez, Alimerka Oviedo LEB Oron oraindik galdu ez duen hiru taldeetako bat da. Gainera, San Pablo Burgos eta Movistar Estudiantes bezalako izen handiko bi talderen aurka irabazi dute. Mikelek azpimarratu duenez, “Horton bezalako jokalari hasiberriak oso ondo egokitu dira txapelketara, eta gainera ligan denbora luzea daramatenak dituzte taldean Mikel Sanz donostiarra kasu, bere partidarik onenak egiten ari dela”. Entrenatzaile donostiarrak partida gogorra izango dela aurreikusi du eta ez zaiela “eroso lan egiten utzi behar eta errebotea oso ondo landu” behar dela adierazi du.
Taldea gaur, ostirala, entrenatuko da igandeko partidarako. Partida gogorra baina polita espero da, taldeak hazten jarrai dezan.
0 iruzkin