Guuk Gipuzkoa Basketek larunbatean 18:30ean jokatuko du Fuenlabradaren aurka Urrezko LEB mailako 32. jardunaldiko partida. Talde madrildarra azken bost partidetan garaipena lortzetik dator. Denboraldiko azken-aurreko bisita izango da.
Toni Tenek entrenatutako taldean Tanner Mc Grew nabarmentzen da. Hegal pibot amerikarrak 13 puntu eta 6 errebote lortzen ditu partida bakoitzean. Halaber, Madrileko taldeak Tomas Bellas, Patricio Garino edo Aranitovic bezalako jokalariak ditu.
Partidaren atarian, Mikel Odriozolak honakoa adierazi du: “geratzen zaizkigun partidak test ona dira play-offetarako. Larunbateko partida hobeto bideratu behar dugu, play-offetara ahalik eta ondoen iristen saiatzen ari gara eta anbizio handikoak izan behar dugu”.
Taldeak denboraldi amaieran dituen helburuei buruz honakoa esan du: “Guk zentratu egin behar dugu. Partida amaierako egoera asko ikusten ari naiz eta hobeto landu behar ditugu. Orain sentsazioak berreskuratu behar ditugu”.
Play Offerako hiru partida geratzen dira eta taldeak garaipenak lortzen jarraitu nahi du kantxa faktorea lortzen saiatzeko. Larunbatean bisita zaila izango du Madrilen baina taldeak dena emango du denboraldiko hogeita bigarren garaipena Gipuzkoara ekartzeko.
0 iruzkin