PARTIDAREN AURRETIK 7. JARDUNALDIA | Alacantera bolada onari jarraipena emateko asmoarekin

Beste maila proba bat Guuk Gipuzkoa Basketentzat etxetik kanpo. Ostiralean 20:45ean HLA Alicanteren aurka jokatuko du. Joan den astean Melillari 69-73 gailendu zitzaizkion.

HLA Alicante sailkapenaren goialdean egongo den talde bat da. Lehen jardunaldi hauetan, Jon Axel Gudmundsson Alacanteko taldearen erasoko erreferentzia izaten ari da. Islandiarra batez beste 15 puntu ari da lortzen partidako, eta %37 hiruko jaurtiketetan. Brad Davison da taldearen beste erreferentzietako bat. Hegaleko estatubatuarra 13,5 puntuko batez bestekoa lortzen ari da, eta hirukoan % 40tik gora dago. Kostadinov hegal pibota Melillan partida bikaina jokatzetik dator. 21 puntu sartu eta 8 errebote hartu zituen.

Gure entrenatzailea, Mikel Odriozola, biharko partidari buruzko prentsaurrekoan: “Oso gogorrak dira barrutik eta talentu handia dute kanpotik, ez da erraza izango. Momentu onak izango dituzte partidan zehar eta pazientzia izan beharko dugu, eta eutsi jakin beharko dugu”.

Odriozolak ez ditu izango eskuragarri, azken partidetan bezala, ez Aitor Zubizarreta, iraupen luzeko sorbaldan min hartuta baitago, ezta Ander Martinez ere, ez baita jokatzeko moduan egongo oinean lesioa duelako.

Taldeak bost garaipen daramatza jarraian eta dinamika onarekin jarraitu nahi du. Odriozolak taldearen egungo egoerari buruz esan duenez, “gauzak ondo egiten ari gara eta ondo lehiatzen ari gara, baina orain hazten saiatu behar dugu”.

Taldeak gaur osteguna hartu du busa Alacanterako bidean.

 

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.