PREVIA J.9

PARTIDAREN AURRETIK 9. JARDUNALDIA | Festa jarrai dezala Angulas Aguinaga Arenan

Igandean Caceresen aurka etxean irabazi ondoren, Angulas Aguinaga Arenara itzuliko gara, gure feudoan galdu gabe jarraitzeko asmoz. Ourense Baloncesto ligan hasiera bikaina izan du eta, gu bezala, sailkapenaren goialdean dago, 6 garaipen eta 2 porrotarekin.

Félix Alonsok entrenatutako taldea etxean Betis Baloncesto mendean hartzetik dator. Ourensen Justin Turner eskolta amerikarra nabarmentzen da, taldeko saskiratzaile onena da 15 punturekin. Ivica Radic pibota da erasoko beste erreferenteetako bat. Kroaziarrak 13 puntu eta 8 errebote lortu ditu ligako lehen 8 jardunaldi hauetan.

Mikel Odriozolak aurkariari buruz honakoa adierazi du partidaren aurreko prentsaurrekoan: “Ourense gu bezala dago, oso antzeko mailan. Konfiantza handiarekin daude eta gauzak ondo egiten ari dira. Oso partida zaila izango da”.

Taldearen egoeraz eta Angulas Aguinaga Arenako bolada onari buruz honako hau azpimarratu nahi izan du Odriozolak: “Denoi gustatzen zaigu irabaztea, eta are gehiago etxean. Honi eutsi badezakegu, oso positiboa izango da, gauzak ondo egiten ari garen seinale. Jarrera erakutsi behar dugu, lehiatzeko gogoa, borroka eta talde lana”.

Odriozolak ez du izango eskuragarri Aitor Zubizarreta, sorbaldan iraupen luzeko lesioa duela. Bestalde, Ander Martinezek lesioaren ondorengo lehen minutuak izan ditzake.

Taldeak berriz irabazi nahi du zaleei pozak ematen jarraitzeko. Denboraldi on bat egiteak nahitaez Angulas Aguinaga Arenan indartsu izatea eskatzen du. Jarrai dezala bolada onak.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude