[vc_row css_animation=”” row_type=”row” use_row_as_full_screen_section=”no” type=”full_width” angled_section=”no” text_align=”left” background_image_as_pattern=”without_pattern”][vc_column][vc_column_text]Gaur goizean Lolo Encinasek taldeak igandean Azpeitian jokatuko duen derbia aztertu du.
Encinasek taldea nola dagoen kontatu du. “Orain dinamika onean gaude eta horri eutsi nahi diogu. Lehengo egunean oso ondo etorri zitzaigun bilatzen ari garen identitate hori pixka bat mantentzeko eta egin dezakegunan pixka bat sinesteko”.
Aurrean Juaristi ISB izango du, sailkapeneko azken-aurreko postuan 5 garaipen eta 19 porrotekin. “Juaristik gauza bat du, haiek asko sinesten dute, eta irabazten baduzu errematatu egin behar dituzu, beti itzultzen dira, hemen gertatu zitzaigun”. Lolok aurkariaren arriskuez ohartarazten du. “Niretzat talde sendoagoa da. Barruan uste dut Edwardsek gehiago laguntzen diela eta antolatzailea pixka bat ezberdina da. Baita ere Hoover dute erreferentzia bezala, eta, ondoren, baloirik gabe jokoan eta errebote bakoitzeko borrokan ematen dizuten guztia nabarmendu behar da”.
Azkenik, plantillaren egoera fisikoaz hitz egiten du. “Aste hasieran ezin izan ditugu guztiak eduki eta fisikoa asko lantzen aritu gara. Gaur egun ez dakigu zehazki zenbatekin joango garen, baina espero dut denok Azpeitira joateko aukera izatea”.[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row css_animation=”” row_type=”row” use_row_as_full_screen_section=”no” type=”full_width” angled_section=”no” text_align=”left” background_image_as_pattern=”without_pattern”][vc_column][vc_empty_space][/vc_column][/vc_row][vc_row css_animation=”” row_type=”row” use_row_as_full_screen_section=”no” type=”full_width” angled_section=”no” text_align=”left” background_image_as_pattern=”without_pattern”][vc_column][vc_video link=”https://youtu.be/MhclMHfeDAc”][/vc_column][/vc_row]
0 iruzkin