Rauno Nurger (Keila, Estonia, 1993/11/24) 2,08ko altuerako pibota denboraldi baterako iristen da Acunsa Gipuzkoara.
Nurger, Estoniarekin internazionala Eurobasket-a jokatuko du irailean, eta BC Kalev/Cramo taldetik dator. Bertan aritu da azken bi denboraldietan, 20-21 eta 21-22. Estoniako taldearekin Estonio-Letona liga eta VTB liga, goi mailako liga CSKA, Zenit eta Kazan taldeekin, besteak beste jokatu ditu. 21-22 denboraldian, bi ligen arteko batezbestekoa 8.2 puntu, 5.9 errebote, 1.1 asistentzia eta 12,4ko balorazioa 35 partidatan izan da.
Europako ligetara iritsi aurretik, Nurger, Wichita Stateko unibertsitate amerikarretik igaro zen, eta han NCAAko unibertsitateko taldean jokatu zuen, Shockers-etan. Lau urte ondoren, bere lehen ibilbidea Europan, Urrezko LEB txapelketa izan zen Huescaren eskutik. Huescan, 18-19 denboraldian, 13.3 puntu, 6.3 errebote eta 16.1 balorazioa lortu zituen batez beste 33 partidatan. Hurrengo denboraldian, 19-2an, Breoganek fitxatu zuen Urrezko LEB Ligan baita ere eta 7.2 puntu, 3.7 errebote eta 8.7ko balorazioa lortu zituen 24 partidatan.
Barne-jokoan duen maila teknikoagatik nabarmentzen da, eta bilakaera fisikoa ere erakusten du, trantsizioan ondo jokatzeko gaitasuna duen jokalari mugikorra baita, baina, batez ere, bizkar-joko oso landua duelako eta amaitzeko garaian oso ezaugarri zehatzak dituelako, pinturatik gertu ehuneko handiak ditu. Defentsan zein erasoan egiten du ekarpena, eta taldeei oreka handia ematen dien jokalaria da.
0 iruzkin