ENDESA LIGARAKO ABONUEN BERRITZEA

Aro berri bat hasten da Gipuzkoa Basketentzat Endesa Ligan, eta horrekin Donostia Arenara itzultzen gara.

Pabiloia ahalik eta modu onenean egokitzeko lanean ari gara, giroa askoz ere hurbilagoa egiteko, eta horretarako aldaketa batzuk egingo ditu, hauen artean goiko eraztunaren itxiera. Honekin zaleak gertuago egongo dira taldearentzat aurten oso garrantzitsua izango den laguntza gertu sentitzeko.

Honetaz gain, Urrezko LEB ligan taldeari leialak izan diren abonatuek abantailak izango dituzte abonu berritze epe honetan. Abonatu hauek Donostia Arenan zuten lekua mantendu ahal izango dute eta %10eko deskontua izango dute.

 

– 2017-2018 denboraldirako prezioak Endesa Ligako azken urtekoen berdinak izango dira.

Urrezko LEB Ligan abonatuek izan zirenek, %10eko deskontua izango duten aurtengo abonuetan.

– Abonuen berritze epea uztailaren 26tik abuztuaren 11ra izango da.

– Abonuak automatikoki berrituko dira, eta lehen Donostia Arenan zuten eserlekua mantenduko dute.

– Urrezko LEBean abonatuak izan direnak baino ACBn egon ez zirenak, klubarekin kontaktuan jarri beharko dira leku bat aukeratzeko (bai bulegoetan, bai 943444428 telefonoan).

– Donostia Arenako bigarren eraztunean zeudenen abonatuak klubarekin kontaktuan jarri beharko dira lehenengoan leku berri bat aukeratzeko (bai bulegoetan, bai 943444428 telefonoan).

Pistako abonatuen kokapena aldatu daiteke sektore horretan pabiloia egokitzeko aldaketak egiten badira.

– Epe honetan, abonatuek lekuz aldatu edo baja eman dezakete, klubarekin kontaktuan jarriz (bai bulegoetan, bai 943444428 telefonoan).

– Abonuen kargua bi epeetan egingo da: irailak 1 (%50) eta urriak 2 (%50).

Txartelarekin edo diruarekin ordaindu nahi dutenek irailaren 1a baino lehenago bulegoetatik pasa behar izango dira edo beraiekin kontaktuan jarri. Bestela, baja automatikoa emango zaie.

Abonu berriak egiteko epea abuztuaren 22an irekiko da.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.