Guuk Gipuzkoa Basketek eta Mads Bonde Stürupek akordioa lortu dute kontratua luzatzeko, denboraldi baterako. Mads iazko udan heldu zen, beraz, bere bigarren denboraldia izango da Gipuzkoa Basketen elastikoa defendatzen.
Aurreko denboraldian Mads oso jokalari garrantzitsua izan zen taldearentzat, atzean lan handia eginez eta erasoan zelaia irekitzeko gai izanez.
Mads berrituta, sei dira datorren denboraldiari begira konfirmatutako jokalariak: Aitor Zubizarreta, Manex Ansorregi, Ander Martinez, Isaac Mayo, Javier Nicolau eta Mads Stürup bera.
Datozen asteetan, 2024 – 2025 denboraldiko izen propioak nortzuk izango diren jakiteko albisteak iristen jarraituko dute.
0 iruzkin