
02 Jan RETABET BILBAO BASKET- ACUNSA GIPUZKOA BASKET (81-80)
Acunsa GBC altuerako derbia galtzen du
Partida Miribillan hasten zen, Retabet Bilbao Basket-en hirukoarekin. Echenique eta Deeren saskiek aurretik jartzen zuten Acunsa Gipuzkoa Basket. Partidaren hasieran Bilbao Basket 5 puntuko errenta zuen. Deek hiruko batekin erantzuten zuen Acunsa GBC bira hurbiltzeko. Tomàsen beste hiruko batek GBC puntu bate aurretik jartzen zuen. Bi taldeak markagailuan aldatzen ziren laurdeneko azken minutuetan, eta 16-15 amaitzen zen.
Bigarren laurdena etxekoen 4-0 partzialakin hasten zen. Acunsa GBC partziala itzultzen zuen, berriro puntu batera jartzeko. Bilbo jaurtiketa libretik saskiratzen zuen. Faggianoren hirukoarekin berdintzen zuen markagailua 22ra. Acunsa GBCk ez zuen asmatzen erasoan, eta Bilbao Basketek 8 gora jartzeko aprobetxatzen zuen. Acunsa GBCrentzat Radoncic eta Span-ek saskiratzen zuten markagailuan hurbiltzen saiatzeko baina etxekoek ez zuten erraza jartzen eta 38-32 atsedenaldira iristen zen.
Aldageletatik itzultzean, Acunsa GBC 4ra hurbiltzen zen Faggianoren jaurtiketa libreari eta Deeren hirukoari esker. Beste hiruko batekin Radonic-ek batera jartzen zuen Acunsa GBC. Retabet Bilbao Basket saskiratzen zuen eta Deeren beste hiruko batek partida 45era berdintzen zuen. Bilbao Basketen erantzuna 7 punturekin jarraian iristen zen, berriro ere aurretik jartzeko. Acunsa GBC markagailura hurbiltzen saiatzen zen, baina Bilbao Basketek 10eko errenta jarraitzen zuen markagailuan. Acunsarentzat Echenique eta Radoncic saskiratzen zuten taldea 6ra hurbiltzeko, laurdenaren amaieratik 43 segundora. Laurdena 58-52 bukatzen zen.
Azken laurdena hiruko trukeekin hasten zen. Acunsa GBC hiru puntura hurbiltzen zen, 0-6ko partziala lortu ondoren. Deeren bi tiro libreek batean uzten zuten diferentzia. Bilbao Basket bisitarien partziala hausten zuen saskiratze batekin. Echeniqueren beste bi gehi bat partida 66 puntura berdintzen zuen. Retabet Bilbao Basket-en erantzuna ondoz ondoko bi hirukorekin iristen zen. Radoncic, bi punturekin, eta Dee, 4rekin, 76 puntura berdintzen zuten markagailua. Bilbao Basket berriz ere bi gora jartzen zen. Echenique lesionatuta erretiratzen zen bukaeraren bi minutura. Deek jaurtiketa libre bat saskiratzen zuen, eta Tomás-ek hiruko bat, eta Acunsa GBC jartzen zuten aurretik. Berdintzen zuen markagailua 80ra Retabet Bilbao Basket. Jaurtiketa libre bat sartzen zuten etxekoek amaieratik 27 segundora 1 gora jartzeko. Acunsa GBCk zeukan garaipena lortzeko aukera, baina ez zuen asmatzen, eta 81-80 amaitzen zen partida.