ROLANDAS JAKSTAS BI HILABETERAKO IRISTEN DA

Rolandas Jakstas (Plunge, Lituania, 1992/09/28) 2.03ko altuera duen hegal-pibota Guuk Gipuzkoa Basket taldea indartzeko iristen da. Mike Carlson azaroaren hasierara arte prest egongo ez dela baieztatu ondoren, Jakstasek denbora horretan plantilla indartzeko asmoz helduko da.

Bere ibilbidea Lituaniako saskibaloiko Kedainiai BC Nevezis taldean hasi zuen eta 14-15 denboraldian Caceresek fitxatu zuen, eta Urrezko LEB Ligara igotzea lortu zuten urte horretan. Hurrengo denboraldian Cacereseko jokalari garrantzitsuenetako bat izan zen 13 puntu eta 6,1 erreboterekin.

16-17 denboraldian bere jaioterrira itzuli zen Utenos Juventus taldean aritzeko, nahiz eta Frantziako ligako Gries Oberhoffen BC taldean utzita amaitu zuen ikasturtea.

2017ko uztailean Caceresera itzuli zen, eta ordutik azken bost urteotan Urrezko LEB mailan aritu da. 2018-19an eta 19-20an Liberbank Oviedon jokatu zuen, batez beste 11 puntu baino gehiago lortuz, eta 20-21ean Basquet Coruñan. Azkenik, joan den denboraldian HLA Alacanten aritu zen, eta batez beste 8.6 puntu eta 4.2 errebote lortu zituen 32 partidatan.

Gainera, Lituaniako selekzioko behe mailetako internazionala izan da, urrezko dominak lortuz 16 urtez azpiko (2008), 18 urtez azpiko (2010) eta 20 urtez azpiko (2012) Europako txapelketetan, eta urrezko domina bat ere lortu du 19 urtez azpiko munduko txapelketan (2011).

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude