ALDEZ AURREKO PRENTSAURREKOA | SERGIO GARCÍA | J.15
Inveready Gipuzkoa Basketek urteko lehen partida jokatuko du igande honetan, urtarrilaren 4an, 18:00etan, Son Moixen. Bertan, Palmer Basket izango du aurkari FEB Ligako hamabosgarren jardunaldian.
Partidaren atarian, Sergio Garcia taldeko entrenatzailea komunikabideen aurrean agertu da eta honakoa adierazi du:
“Aurreko partidetako sentsazio onak mantentzen jarraitzeko, ahalegin bat egin behar dugu. “
Garciak adierazi duenez, Nacho Varela baja izango da ziurrenik, baita Aitor Zubizarretaren baja ere.
0 iruzkin