Sergio Garciak Inveready Gipuzkoa Basketek jokatuko duen Lehen FEBeko 34. jardunaldiko partida aztertu du, liga erregularreko azkena Play-Off hasi aurretik.
Entrenatzaile gipuzkoarrak norgehiagokaren garrantzia azpimarratu du eta honakoa adierazi du: “Lehen aukera gure esku dago, irabaztea lortzen badugu bosgarren postuan amaituko dugu eta hori da gure helburua”.Gainera, plantillaren egoera errepasatu du eta denboraldiko fase erabakigarria hasi baino lehen partida garrantzitsu batean jarri du arreta.

0 iruzkin