Gazte gipuzkoarrek taldeari lagunduko diote aurten ere
Azken denboraldian bezala, Mikel Sanz, Xabi Beraza eta Asier Azpeitia, Delteco GBC-rekin egingo dute aurre denboraldia. Gainera joan den urtean bezala astero zenbait egunetan taldearekin entrenatuko dute Illunben. Aldi berean Iraurgi SB taldearekin entrenatu eta jokatuko dituzte Leb Plata ligaren partidak.
Saskibaloi gipuzkoarra zalantzarik gabe une handian dago. Azken denboraldian hirurek ACB ligan debuta egin zuten GBC-rekin eta aurten taldeari lagun diezaiotela espero da ere. Bi kluben arteko harreman onek, kirol honetan nabarmentzen diren jokalarientzako aukerak sortzeko lana asko errazten du.
0 iruzkin