
17 Sep SEKULICEK DENBORALDI BATEZ JOKATUKO DU DELTECO GBCN
Montenegroko jokalari internazionala denboraldi baterako dator Donostiara
Blagota Sekulic (1982), 2,10 neurtzen duen pibota, Baloncesto Fuenlabradatik dator, azken bi denboraldiak bertan egin dituelarik. Endesa Liga oso ondo ezagutzen duen jokalaria da, hainbat taldetan lehiatzeko aukera izan baitu bere bizitzan zehar.
Buducnost Podgorican hasi zuen bere ibilbidea, bere jaioterrian, bertan 4 urte jokatuz eta ondoren Partizanekin beste urte bat jokatu zuen, guztira lau liga lortuz. Jarraian greziako ligan beste lau denboraldi egon zen, lehenik Atenasen eta azken urtea PAOK Salonican. Bere progresio itzelari esker Real Madridek fitxatu zuen 06-07 denboraldirako.
Aurreko sasoian, Montakit Fuenlabradan 20 partidu jokatu zituen, 6,8 puntu, 4,5 errebote et 7,9 ko balorazioa lortuz batezbeste 20 minututan. Erasoan asko lagunduko duen jokalaria izatera dator Sekulic, baita defentsako gogortasunean ere.