TAU CASTELLÓ – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (21:00)

Acunsa Gipuzkoak Tau Castelloren aurka jokatuko du bihar

Lolo Encinasen taldea Castellora bidean da, tentsio handiko partidu bat jokatzeko, “Saiatu behar gara biharko partidan garaipena lortzen, haiek ere irabazten play off-etan sartzen dira, izan ere, zortzigarrenak izan daitezke. Final bat bezala da, ia playoffetako lehen partida bezala, beraientzat eta guretzat, baina Castelloren etxean. Ikus dezagun guk nola gauden horrelako partida batean lehiatzeko. Hau bai dela partida ezberdina, ia playoffetako lehenengoa delako, eta irabazten ez baduzu, etxera zoaz”.

Play offetarako sailkatzeko beste taldeen emaitzen zain egon behar dute (Castellori irabazi eta Palmak Valladolidi irabaztea) eta Lolok ez du distrakziorik nahi “Gerlariekin partida ateratzen saiatuko gara, gero ikusiko dugu, baina lehenengo lana gurea da. Eskatu diet inork ez begiratzeko telefonoa partida amaitu arte”.

Tau Castello bederatzigarren postuan dago gaur egun 17 garaipenekin eta 16 porrotekin Eta aurkari gogorra izango da, “Gogor egon behar dugu mentalitatez, ez gaitzatela partzial luze bat sartu. Haiek gure presio bera izango dute eta gainera etxean jokatzen dute. Partidari amaiera arte heldu behar zaio, galerak eta errebotea asko kontrolatu behar ditugun partida izango da. Bai Faner eta bai Alvarado oso onak dira pasetik jokatzen, eta gero Hermanson, saskiak sartuko dizkiguna oso argi daukat eta lor dezagun bakarrik jaurtiketak kentzea, haientzat oso garrantzitsua baita”.

Azkenik, mediku-parteari dagokionez, gaur Lolok albiste onak eman ahal izan ditu “11 jokalariekin joango gara. Atzo, Aitor eta Beraza etorri zitzaizkidan eta esan zuten entrenatu nahi zutela eta ahal dutena egingo dutela”.