
05 Dec TAU CASTELLÓ – DELTECO GIPUZKOA BASKET (21:00)
Delteco Gipuzkoa Basketek Castellon bisitatuko du ostiralean garaipena lortzeko asmoarekin sailkapenaren goiko aldean mantentzeko.
Johnny Dee eta Mikel Uriz osatzen duten bikotea osa garrantzitsuak bihurtu dira Nicolarentzat, bai erasoan eta baita defentsan ere. Horiez gain, defentsan Xabi Oroz eta Karamo Jawararen ekarpena bistakoa izango da partida honetan ere, nahiz eta beraien lana askotan bataz bestekoetan ez azaldu, partidak irabazteko beharrezkoa da. Biram Fayek azken partidatan egindako lana azpimarratzekoa da. Izan ere, senegaldar gaztea etengabe hobetuz doa denboraldian, Almansaren aurka 10 puntu saskiratuaz.
Tau Castellori dagokionez, partidara garaipen baten bila iristen da sailkapenean gero eta gorago egoteko. Toni Tenen taldeak bereizgarri duena da lehiaketako talderik beteranoena dela, lau jokalari soilik baititu 25 urte edo gutxiago dituztenak. Bereizten diren bi jokalari Henry Wade`Chatman base estatubatuarra eta Brano Dukanovic hegalean jokatzen duen serbiarrak dira. Lehenengoa taldeko liderra da bataz beste 13,6 puntu lortuta partidako eta serbiarrak, berriz, bigarren postua du 12,3 puntu lortuaz bataz beste. Horiez gain, Joey Van Zegeren pibot holandarraren lana ere garrantzitsua da taldean, erreboteetan taldeko liderra delako 7,7 erreboterekin partidako eta 10,8 punturekin, bataz beste.
Bitxikeriak
- Mikel Uriz Ancizu eta Chema García taldekideak izan ziren 2007/08 denboraldian Estudiantes Lugon.
- Isao Kinoshita Tau Castelloko jokalaria, lehenengo japonesa izan da Urrezko Leb ligan jokatzen.