TAU CASTELLÓ – GUUK GIPUZKOA (20:45)

Gaur goizean Lolo Encinasek Tau Castelló taldearen aurkako partida aztertu du komunikabideen aurrean.

Encinasek taldearen defentsa maila ona berreskuratu nahi du. “Uste dut defentsa-lerro ona daramagula, eta denok gaude pozik horrekin, baina lehengo egunean identitate hori galdu egin genuen pixka bat. Nahi dudana da taldeak gure estiloa pixka bat berreskuratzea”.

Aurrean Tau Castelló izango du, sailkapeneko hamahirugarren postuan dagoena, 6 garaipen eta 12 porrotekin. “Ia jokalari guztiek ligan jokatu dute, eta hori dute irabazita, esperientzia handia baitute”. Lolok aurkariaren arriskuez ohartarazten du. “Liga asko kontrolatzen duten antolatzaile bikote bat dute, bai Alvaradok, bai Fanerrek, hori erakutsi zuten hemen, partidaren erritmoa menderatuz. Stutz ere badute, ligako top jokalarietako bat, puntuak modu askotara ateratzen dituena”.

Azkenik, Xabi Oroz Castellora joango dela baieztatu du. “Atzo gauza zehatzagoak landu zituen, baina taldearekin entrenatu zuen eta denok bidaiatuko dugu, Mikelek izan ezik, sendatze-prozesuarekin jarraitzen baitu”.