
01 Feb TAU CASTELLÓ – GUUK GIPUZKOA (96-90)
Partida Castellon hasten zen etxekoen 4 punturekin jarraian, 4-0 (1. min). Jaworskiren bi gehi bat eta Sollazzoren hiruko batek markagailua iraultzen zuten, 4-6 (3. min). Norgehiagokaren hasiera azkarra, non kolpeen trukeak markagailuan berdintasuna mantentzen zuen, 11-11 (5. min). Guuk Gipuzkoak 7 puntuko errenta zuen Carlsonen hirukoei eta Sollazzo eta Jaworskiren saskiratzeei esker, 11-18 (6. min). Tau Castellok aldea murriztu nahi zuen, baina Guuk Gipuzkoak, Jaworski jaurtiketa libre eta Berazaren 5 puntuekin 8 puntuko abantailarekin bukatzen zuen laurdena, 17-25.
Bigarren laurdena Guuk Gipuzkoak abantaila handitzen hasten zen, 15 puntura iritsiz, 17-32 (11. min). Tau Castello saiatzen zen, baina Guuk Gipuzkoak, baloia azkar mugituz, abantaila handia izaten jarraitzen zuen, 23-39 (14. min). Guuk Gipuzkoak 10 puntutik gorako aldea zuen uneoro Jaworski eta Berazaren ekarpenekin, 30-44 (19. min). Etxekoen saskiraketa batekin iristen zen atsedenaldia, 32-44.
Aldageletatik bueltan Tau Castellok markagailuko aldea 10 puntura jaisten zuen, 38-46 (22. min). Castellok 4 hiruko sartzen zituen laurdeneko lehen hiru minutuetan eta ondorioz Guuk Gipuzkoaren markagailuko abantaila 5 puntukoa zen, 44-49 (23. min). Gipuzkoarren 10 puntuko aldea berriro ere, Jaworskik sartutako hiruko baten eta Carlson eta Dleasen arteko konbinazio on baten ondoren, 44-54 (24. min). Tau Castellok estutzen jarraitzen zuen, oraingoan 3ra, 51-54 (26. min). Jaworskik bi aldiz erantzuten zuen 6,75etik eta une oro abantaila txiki bat mantentzen zuen, 8koa laurdenaren amaieran, 54-62.
Azken laurdena Anderrek irekitzen zuen hiruko batekin, 54-65 (31. min). Etxekoen berehalako erantzuna, 6 puntu jarraian sartuz eta 5 era hurbilduz, 60-65 (32. min). Guuk Gipuzkoa 8ko abantailarekin mantentzen zen kolpe trukeen ondoren, 64-72 trukea (35. min). Partidari buelta ematen zion Tau Castellok eta lehen aldiz jartzen zen aurretik, 83-80 (39. min). Bost puntukoa aldea zuen Castellok amaierarako 50 segundora. Bazirudien garaipena etxean geratzen zela, baina Guuk Gipuzkoak Sollazzoren bi jaurtiketa libreekin eta Anderrek azken segundoan sartutako zelai erdiko saskiratzearekin luzapena behartzen zuen, 85-85.
Luzapenari hasiera eman eta Tau Castellok berriro abantaila hartzen zuen markagailuan, 90-85 (42. min). Guuk Gipuzkoaren puntuak jaurtiketa libretik iristen ziren, baina ez ziren nahikoak, 92-88 (43. min). Castellok agintzen zuen luzapenean eta garaipena eskuratzen zuen, 96-90.