TD SYSTEMS BASKONIA – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (83-71)

Taldearen irudi ona baina Gasteizen geratzen da garaipena.

Euskal Derbia hasten zen Radonic-en hirukoarekin. Baskonia beste batekin erantzuten zuen. Etxekoak 4 gora jartzen ziren topaketaren lehen minutuetan. Acunsa Gipuzkoa Basket markagailutik gertu mantentzen zen Okouo eta Radoncic saskiekin. Okouok bi saskiratze jarraiekin berdintzen zuen 15 puntura. Laurdenaren amaieraren minutu batera Baskoniak lau puntuko aldea berreskuratzen zuen. Laurdena 21-17 amaitzen zen.

Bigarren laurdena Francisen saskiarekin hasten zen. Ez zuen Acunsa Gipuzkoa Basket saskia aurkitzen eta Baskoniak aprobetxatzen zuen 6 gora jartzeko. Francisek, orduan, hiruko batekin eta saskiratze batekin erantzuten zuen, eta puntu hurbiltzen zien. Taldearen lapurreta eta Tomàsen saskiratze batek aurretik jartzen zuen Acunsa Gipuzkoa Basket. Oroz berriro lapurtzen zuen, eta Spanen hirukoarekin 4 puntuko abantaila ematen zion gipuzkoarrei. Okouoren lapurreta berri bat eta Faggianoren hirukoa, abantaila 7ra zabaltzen zuen. Acunsa GBCren partziala hiruko batekin gelditzen zuen Baskoniak. Baskoniak 34 puntura partida berdintzen zuen berriro. Azken minutuan Baskonia bi gora jartzen zen eta atsedenaldira iristen zen partida 38-36.

Taldeak aldageletatik bueltatzen ziren eta Baskoniak lehenengoa zen saskiratzen. Baskoniaren laurden hasiera ona, 10-0 partzialarekin 12 gora jartzen baitziren. Acunsa Gipuzkoa Basket-en laurdeneko lehen puntuak Radonic-ek 6,75etik saskiratzen zituen. 0-9ko partziala Acunsa GBCrentzat distantzia 6 puntura murrizteko. Baskoniak tiro libreetatik saskiratzen zuen. Echenique eta Radoncic-en saskiekin Acunsa GBC markagailuan gertu mantentzen zen. Markagailuko aldea 3 puntura zengoen laurdenaren amaieraren minutu batera. Baskoniaren saskia azkeneko segundoan markagailua 59-54 uzten zuen.

Azken laurdena etxekoen 8-0 partzialarekin hasten zen. Tomàsek gipuzkoarrentzat laurdenaren lehenengo puntuak lortzen zituen. Lokalen abantaila 12 puntukoa zen hurrengo minutuetan. Acunsa GBCren bost puntuk segidan 9 puntura murrizten zuen distantzia. Baskoniak abantaila erosoari eusten zion azken minutuetan, eta 83-71 amaitzen zen partida.