
07 Dec UCAM MURCIA – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (18:30)
Acunsa Gipuzkoa Basket taldeak Murtziara joango da asteazken honetan UCAM Murtziari aurre egiteko
Partida prestatzeko ia denborarik gabe, Acunsa Gipuzkoa Basket Murtziara joango da 14. jardunaldiko partida aurreratua jokatzera. Marcelo Nicolakoak, Baskoniaren aurka ia 40 minutuetan lehiatu ondoren, beste sentsazio batzuekin iristen dira partidara. Entrenatzaileak gehien gustatu zitzaiona azpimarratzen zuen: “lehiatzeko sena, guregan sinestekoa eta une zailetan erreakzionatzen jakin eta joaten ez uztea”.
Taldeari garaipena lortzeko falta zaionaz galdetuta, zera esaten zuen: “xehetasun asko, gehiago kontrolatu behar ditugu defentsa-errotazioak, defentsan prestatzen duguna hobeto egin behar dugu, eta erasoan, une batzuetan, pixka bat blokeatuta geratzen gara, eta konfiantza handiagoz jokatu behar dugu, baloia gehiago mugitu tiro hobeak hartu ahal izateko”.
Aurrez aurre, UCAM Murcia egongo da. Sito Alonsorenak Unicajaren arka galdu zuten igandean, eta 10. postuan daude, 6 garaipen eta 6 porrotekin. Nicolak aurkariari buruz hurrengoa nabarmentzen zuen, “partida guztiak borrokatzen dituen taldea da, hasieratik amaierara arte borrokatzen duena, eta oso talde fisikoa da, eta horrek edozein partidatan lehiatzeko aukera ematen die beti”.
Marcelo Nicolak ezingo du partida honetarako William Magarityrekin kontatu.