UCAM MURCIA – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (90-73)

Partida hasten zen Murtzian Echeniqueren saskiarekin. Extekoak 3 puntuko abantaila lortzen zuten partidan. Hurrengo minutuetan Radoncic-ek Acunsa Gipuzkoa Basketentzat saskiratzen zuen taldea markagailuan gertu edukitzeko. Laurdenaren amaieran, lokalen abantaila 8 puntukoa zen. Laurdenaren azken segundoetan, etxekoen saski batek markagailua 25-15 uzten zuen.

Bigarren laurdena UCAM Murtziaren saskiarekin hasten zen, markagailuan abantaila handitzeko. Acunsa Gipuzkoa Basket taldeak erreakzionatzen zuen, markagailuaren abantaila 9ra murrizteko bi hirukorekin. 8-0 partziala etxekoentzat markagailuko aldea handitzeko. Acunsa GBCren puntuak jaurtiketa libretik iristen ziren, Echenique eta Radonic-en saskiekin. Olaizolak saskiratzen zuen, eta atsedenetik 3 minutura 14 puntutan zegoen markagailuko aldea. Etxekoek 19 puntuko abantaila berreskuratzen zuten. Azken minutuan hiruko trukea 54-35 markagailua uzten zuen.

Taldeak aldageletatik bueltan ziren eta UCAM Murcia zen lehenengoa saskiratzen. Acunsa Gipuzkoa Basket taldearen erreakzioa iristen zen Radoncicen saskiarekin eta Tomàsen 3+1 saskiratzeekin. UCAM Murtziaren abantaila 19 puntukoa zen laurdenaren erdian. Hurrengo minutuetan, bi taldeek saskiratzen zuten, Acunsa GBCrentzat, Radoncic eta Tomàs nabarmentzen ziren markagailuko distantzia 13ra murrizteko. Echeniqueren bi jaurtiketa librek 11ra murrizten zuten distantzia. Laurdena 73-59 bukatzen zen.

UCAM Murtziaren bi gehi batarekin hasten zen azken laurdena. Acunsa Gipuzkoa Basket markagailuan Motos eta Echeniqueren puntuekin hurbiltzen saiatzen zen Acunsa GBC, baina UCAM Murtzia 17 puntuko abantaila mantentzen zuen 6,75 metrotatik. Markagailuaren distantzia murrizten saiatzen ziren gipuzkoarrak Span-en puntuekin. Azken minutuetan, UCAM Murtziak abantaila erosoarekin jokatzen zuen eta partida 90-73 amaitzen zen.