UEMC REAL VALLADOLID BALONCESTO – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (89-99)

Valladoliden Acunsa Gipuzkoaren bi saskiratzeekin hasten zen partida, 0-4 (2. min). 6,75etik saskiratzen zuen Valladolidek bere kutxatila inauguratzeko. Simonsek ondoz ondoko bi hiruko idazten zituen 5-11 markagailua jartzeko (4. min). Bi taldeek eraso txarrak egiten zituzten hurrengo minutuetan, 7-13 (7. min). Etxekoen 5-0,ko partziala 12-13ko markagailua jartzen zuen (8. min). Barton etxekoen partziala gelditzen zuen hiruko batekin. Hiruko trukea laurdenaren azken uneetan, 18-21, amaitzeko.

Barton entxufatuta ateratzen zen, eta beste hiruko bat idazten zuen (gaueko hirugarrena) bigarren laurdeneko lehen jokaldian. Erantzun lokala beste hirukoitz batekin iristen zen, 21-24 (11. min). Zubizarreta eta Simons-en puntuekin Acunsa Gipuzkoari laguntzen zioten saski-trukea, 26-32 (14. min). Acunsaren partziala 0-10ekoa zen, markagailuan alderik handiena jartzeko: 14 puntu, 26-39 (15. min). Acunsa Gipuzkoa 6,75etik min handia egiten ari zen laurdenan, atsedenetik 3 minutura 11 sartu baitzuen, Anderren azkena, 31-48 markagailua jartzen zuena (17. min). Valladolidek, jaurtiketa libretik saskiratzen zuen, Acunsa Gipuzkoa bitartean hiruko marratik: 35-54 (19. min). Delasen saski batekin atsedenaldia iristen zen, 38-56.

Atsedenaldiaren ondoren Valladolid saskiratzen hasten zen, baina Acunsa Gipuzkoak bi hiruko sartzen zituen, Mallers eta Simons-ek, 40-62 (22. min). Bisitariek hiruko marratik mina egiten jarraitzen zuten, 17 lortuz 24 minutuan, Simonsek azkena, 45-68 minutuan (24 min). Acunsa Gipuzkoaren partida oso serioa, hiruko marratik estutzen jarraitzen zuena, 53-77 (28 min). Laurdenaren amaieran Roker eta Simons saskiratzen zuten laurdena 60-81 amaitzeko.

Azken laurdena etxekoen hirukoarekin hasten zen. Acunsarentzat Proleta saskiratzen zuen. Etxekoen partziala, 9-0koa zen, distantzia 11-ra murrizteko, 72-83 (32. min). Delas Acunsarentzat saskiratzen zuen baina taldea ez zuen saskia hain erraz aurkitzen. Valladoliden ondoz ondoko 5 puntu jarraian, aldea hamar puntutik jaisten zuten, 77-85 (34. min). Oraingoan, Acunsak bost puntu segidan lortzen zituen 13 gora jartzeko, 77-90 (35 min). Acunsak abantaila mantentzen zuen hurrengo minutuetan. Valladolidek markagailua berriro estutzen zuen 5-0ko partzial berri baten ondoren, 84-93 (38. min). Acunsak baloia galtzen zuen, eta Valladolidek erraz saskiratzen zuen, 87-93 amaiera 49 segundora, 6 puntuko aldea jarriz. Amaieratik 27 segundora Acunsa jaurtiketa libretik saskiratzen zuen 8 gora jarraitzeko, 89-97. Mallersen bi jaurtiketa librerekin amaitzen zen partida, 89-99.